XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARIKETAK.3.1.- Esan magnitude hauetatik zein diren bektorialak eta zein eskalarrak: abiadura, bolumena, indarra, tenperatura, azalera, desplazamendua.
3.2.- Zein ezaugarri eman behar dira magnitude bektorial bat ondo mugatzeko?.
3.3.- Zeri esaten zaio magnitude bektorial baten modulua?.
3.4.- Irudika ezazu bektore bat 3,5 unitatetako modulua duena eta gorantz doana.
3.5.- Irudika ezazu beste bektore bat 4,5 unitatetako modulukoa eta horizontalarekin 45ampdeg;-ko angelua beherantz eratzen duena.
3.6.- Hiru mutikok tiraka ari zaizkio asto bati lepotik lotuta daukan soka batetik, egiten dituzten indarrak 20 kp, 27 kp eta 36 kp dira.
Zein da astoak atzekaldera egiten ari den indarra higitu gabe egoteko?.
Egin ezazu bektoreen batuketa grafikoa.
3.7.- Uztarriz elkarturik dauden bi idik arrastaka daramate demarri bat.
Idi batek 560 kp indarrez tiratzen badu eta besteak 610 kp-ez, zein indar totalek higiarazten du demarria?.
3.8.- Tren bat 15
Kalkula ezazu zein abiadura daraman bidaiariak lur finkoarekiko, bi kasu hauetan: a) Bidaiaria trenaren norantza berean doanean.
b) Bidaiaria trenaren aurkako norantza dabilenean.
3.9.- Kalkula ezazu elkartzut diren 10 kp eta 6 kp-tako bi indarren batura.
3.10.- Abiadura bat 4
3.11.- Ibai bateko urak 5
Jakin nahi da zein abiaduraz higitzen den txalupa lehorrarekiko ondoko lau kasutan: a) Txalupa uraren norantza berean dabil.
b) Txalupa uraren aurkako norantzan dabil.
c) Txalupa urari elkartzut higitzen da.
d) Txalupa ateratzen den lur-ertzeko puntuaren aurrez aurre beste ertzean dagoen puntura iristen da.
3.12.- Hegazkin bat hegaka doa Hegorantz 900
Zein da hegazkinaren benetako abiadura lurrarekiko?.
3.13.- Gizon bat ibiltzen da 3 km Mendebalderantz, ondoren 4 km Iparrerantz, segidan beste 2 km Mendebalderantz, berriro 5 km Hegorantz, berehala 9 km Ekiarantz eta azkenik 5 km iparrerantz.
Zein izan da ibiltari honen desplazamendu totala?.